Futbito Txapelketa antolatu du hirugarrenez Azken Portuko jai batzordeak

Amaia Urbieta Arruti 2022ko maiatzaren 5a

Maiatzaren 28an izango da txapelketa, eta dagoeneko eman daiteke izena. Taldeak mistoak izango dira eta gutxienez lau partaide eta gehienez sei izango dituzte.

Azken bi urteetako etenaren ondoren, bueltan da Santa Klara, Azken Portu eta Aritzbataldeko jai batzordeak antolatutako futbito txapelketa. Maiatzaren 28an izango da festa giroko txapelketa, Sagasti plazan. Animatzen diren taldeek dagoeneko eman dezakete izena azkenportua@gmail.com helbidera mezua bidalita.

Talde bakoitzak 20 euro ordaindu beharko ditu, taldeak mistoak izango dira eta gutxienez lau partaide eta gehienez sei izango dituzte. Jokalariek hamasei urtetik gorakoak izan beharko dute. 10:00etan hasiko da lehia, eta arratsaldean festa luzatuko dute, 19:30etik aurrera DJ Espotik girotuko baitu plaza.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide