Baztanera irteera antolatu dute Zarauzko Udaberri jublatu elkartekoek hilaren 19rako

Maria Maya Manterola 2022ko maiatzaren 4a

Elizondo eta Amaiur bisitatuko dituzte. Irteeran parte hartu nahi dutenek maiatzaren 11 izango dute izena emateko azken eguna.

Udaberri jubilatu elkarteak irteera antolatu du Baztan ingurua (Nafarroa) bisitatzeko. 8:30ean Zarauztik irten, eta Elizondoko hotelean hamaiketakoa egingo dute lehenbizi. Behin indarrak hartuta, Amaiur aldera joko dute, eta gero, bazkaria izango dute. Eguna behar bezala borobiltzeko, dantzaldia eta bingoa ere antolatu dituzte. 

Izena emateko azken eguna maiatzaren 11 izango da. Bazkideek 38 euro ordaindu beharko dituzte, eta gainerakoek, 45. Prezioaren barruan sartzen da hamaiketakoa, autobusa eta bazkaria.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide