Bueltan da Arranopola kultur ekimena

Amaia Urbieta Arruti 2022ko maiatzaren 2a

Uztaileko eta abuztuko ostegun iluntzeetan izango dira emanaldiak, Musika Plazan, Arrano tabernaren aurrean ipiniko duten oholtzan.

Pandemiak eragindako etenaren ostean, bere oholtza eskainiko die berriro ere Arranopola kultur ekimenak Zarauzko musika talde, bakarlari eta bestelako artistei. Uztaileko eta abuztuko ostegun iluntzeetan izango dira emanaldiak, Musika Plazan, Arrano tabernaren aurrean ipiniko duten oholtzan.

Arranopola kultur elkarteak deia luzatu die ekimenean parte hartzeko interesa duten artistei. Interesa dutenak ondorengo helbide elektronikora idatzita jar daitezke harremanetan antolatzaileekin: arranopolazarautz@gmail.com.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide