Euskal Herriko Surf Txiki Txapelketa ari dira jokatzen Zarautzen

Onintza Lete Arrieta 2022ko apirilaren 24a

Atzo jokatu zuten 16 urtez azpikoek, 14 urtez azpikoek eta 12 urtez azpikoek, eta gaur 18 urtez azpikoen txanda izango da. Munoa inguruan ari dira egiten Euskal Herriko Surf Federazioak antolatutako lehiaketa. 16 urtez azpikoetan, Annette Gonzalez Etxabarri zumaiarra izan da txapelduna.

Asteburuan Zarautzen ari dira jokatzen Euskal Herriko Surf Txiki Txapelketa, Euskal Herriko Surf Elkarteak antolatuta. Munoa parean da lehiaketa, eta atzo 16 urtez azpikoek, 14 urtez azpikoek eta 12 urtez azpikoek jokatu zuten. 16 urtez azpikoetan, Annette Gonzalez Etxabarri zumaiarra izan da Euskal Herriko txapelduna.

Gaur 18 urtez azpikoen txanda izango da.

Argazkiak: Euskal Herriko Surf Federazioa.

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide