Heriotza duinaren inguruko hitzaldia izango da datorren astean Zaratuzen

Onintza Lete Arrieta 2022ko apirilaren 22a

Hitzaldia gaur zortzi, ostirala, izango da Antoniano aretoan, eta beharrezkoa da izena aurrez ematea. Iñaki Peña aditu zarauztarra izango da hizlaria.

Heriotza duinaren inguruko hitzaldia antolatu dute datorren asterako. Gaur zortzi izango da, ostiralean, 18:00etan Antoniano aretoan.

Beste hainbatetan bezala, Iñaki Peña aditu zarauztarra izango da hizlaria, eta elebitan eskainiko du saioa.

Hitzaldia hainbat erakundek babestu dute: karteletan udala, aldundia, Bihotzetik, Adinberri, Zarautz Herri Zaintzailea, Bidegin, Bidasoa zurekin eta Zainbizi agertzen dira, besteak beste. 

Hitzaldia entzuteko beharrezkoa da izena aurrez ematea, eta hiru aukera daude horretarako: galdetegi hau betetzea; Whatsapp bidez 656 74 83 91 zenbakira idaztea; eta www.bihotzetik.org webgunearen bidez ematea izena.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide