Zarauzko ordainlekuko lanak eten egin dituzte, egunotan ibilgailuen joan-etorri handia espero dutelako

Aitziber Arzallus 2022ko apirilaren 13a

Gaurtik astelehenera, Zarauzko ordainlekutik 198.900 ibilgailu igarotzea aurreikusten du Bidegik: 108.500 Donostia aldera, eta 90.400 Bilbo aldera. Hori dela eta, bi neurri hartu ditu: batetik, langile gehiago ariko dira lanean eta kabina gehiago egongo dira zabalik; eta bestetik, mugimendu handieneko egunak igaro bitartean ordainlekua berritzeko lanak eten ditu, errei guztiak zabalik izateko.

Bidegiren aurreikuspenen arabera, aurtengo Aste Santuak pandemia aurreko Aste Santuen itxura izango du, eta Zarauzko ordainlekutik 2019ko Aste Santuan adina ibilgailu igarotzea espero du. Zifrak ere eman ditu. Bihartik astelehenera 198.900 ibilgailu igaroko direla uste du: 108.500 Donostia aldera, eta 90.400 Bilbo aldera.

Hori dela eta, neurriak iragarri ditu: batetik, kabinetako zerbitzua langile gehiagorekin indartuko du, ibilgailuen joan etorria arintzeko; eta bestetik, ordainlekua berritzeko lanak eten egin ditu, zirkulazioa errazteko. Horrela, Zarauzko ordainlekuko hemeretzi erreiak zabalik izango dira mugimendu handieneko egunetan. Horiek pasatakoan berrekingo die ordainlekua berritzeko lanei.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide