Ramon Serras zenaren atzera begirakoa egingo dute Zarauzko XXIX. Argazki Bileran

Aritz Mutiozabal 2022ko apirilaren 9a

Argazkilari zarauztarra zenaren omenez hiru erakusketa irekiko dituzte aldi berean asteartetik aurrera, Bere eskuetan izenburupean.

Aste Santuarekin batera, Argazki Bilera antolatzen du Zarauzko Photomuseumek herriko hiru espaziotan: Photomuseumen bertan, Sanz Enea kultur etxean eta Torre Luzea aretoan. Iaz zendu zen Ramon Serras argazkilaria izango dute aurten gogoan. Photomuseum beraren sortzaileetako bat izan zen Serras, eta haren argazkiak erakutsiko dituzte aipatutako espazioetan, Bere eskuetan izeneko monografiko batean, apirilaren 12tik aurrera. 

Oro ha, bere argazki ibilbidearen hainbat eta hainbat serietako argazkiak paratuko dituzte atzera begirakoa izan nahi duen aurtengo bileran. Photomuseumen, esaterako, Serrasen Hastapenak izango dira ikusgai; Torre Luzean, berriz, Paseoa hondartzan; eta Sanz Enean, besteak beste, Irakurketa aretoa, Argazki estenopeikoak, Zabalbideak eta Kirolak Zarautz.

Photomuseumeko eta Torre Luzeako erakusketek maiatzaren 22ra arte iraungo dute, eta kultur etxekoak astebete gehiago, maiatzaren 29a bitartean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide