Bueltan da Zarauzko Garagardo Azoka

Elena Marguello 2022ko apirilaren 5a

Bi urte eta gero, bueltan da Garagardo Azoka. Apirilaren 13tik 18ra bitartean egingo dute azokaren XX. edizioa, eta egitarau zabala antolatu dute Zarautz Rugby Taldeko kideek. Aurten Gabino Alustiza omenduko dute, urte luzez errugbi taldeko autobus gidari lanetan dabilelako.

Hemen dago ikusgai egitaraua, osorik:

Apirilak 13, asteazkena

19:00. Azokaren irekiera
20:00. Inaugurazio ekitaldia. Omendua: Gabino - Alustiza Bidaiak.
22:00. Serious Business taldearen kontzertua

Apirilak 14, osteguna

22:00. Fan&Go taldearen kontzertua

Apirilak 15, ostirala

15:30. Mus txapelketa. Irabazleak txapela eta dirusariaz gain, bere altuera eramango du garagardo kaxetan.
22:00. DJ Kiren saioa

Apirilak 16, larunbata

14:00. Herri bazkaria. Tiketak txartel leihatilan egongo dira salgai, eta 250 pertsonentzako tokia egongo da.
22:00. Kenbat taldearen kontzertua

Apirilak 18, astelehena

20:00. Azokaren itxiera. Leihatila 19:00etan itxiko da.

Egunero 13:30etik 15:30era haurrentzako txokoa egongo da begiralez lagunduta. Afaltzeko guneari dagokionez, bi txanda egongo dira: bata, 20:30etik 22:00era, eta bestea, 22:00etik 23:30era. Mahaia egunean bertan erreserbatu ahalko da, pertsonako 10 euroko kontsumitzearen trukean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide