Bi urteren ondoren, bueltan da Zarauzko Garagardo Azoka. Apirilaren 13tik 18ra bitartean egingo dute azokaren XX. edizioa, eta egitarau zabala antolatu dute Zarautz Rugby Taldeko kideek. Gainera, Gabino Alustiza omenduko dutela aurreratu dute antolatzaileek, "urte luzez errugbi taldeko autobus gidari lanetan dabilelako". Urola Kostako Hitzak bi lagunentzako ukondo menua eta bi garagardo pitxar zozkatuko ditu harpideen artean. Parte hartu nahi dutenek honako lotura honetan egin dezakete, eta horretarako osteguneko 12:00etara arteko epea izango dute.