Unai Izagirre azkoitiarrak Aztiri Bat saria irabazi du, eta Osinalde sariketan izango da

Julene Frantzesena 2022ko apirilaren 3a

Osinalde sariko bigarren kanporaketa izan zen atzo Legazpin jokatutakoa. Izagirrek ez ezik, Aner Peritzek ere lortu zuen Osinalderako txartela. Sariketa hori apirilaren 23an izango da, eta sei bertsolari ariko dira lehian.

Atzo arratsaldean bertsolari gazteen Aztiri Bat saria jokatu zen Legazpiko Latxartegi aretoan, eta Unai Izagirre azkoitiarra izan zen nagusi. Osinalde sariko bigarren kanporaketa izan zen atzokoa, eta sei bertsolari aritu ziren kantuan: Izagirrez gain, Aner Peritz, Ekhiñe Zapiain, Irati Alcantarilla eta Urko Arregi.

Atzoko kanporaketa irabazita, Osinalde sarian izango da Izagirre, baita haren ostean sailkatu zen Peritz zarauztarra ere. Oraindik, baina, hirugarren eta azken kanporaketa falta da: Zaldibiako Osin Berde saria, datorren astean jokatuko dutena. Handik ere bi bertsolari sailkatuko dira Osinaldera. Finaleko seikotea Ordizian jokatutako lehen saiotik sailkatu ziren Ane Zuazubiskarrek eta Oihana Aranak osatuko dute. Osinalde saria Gabirian izango da apirilaren 23an.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide