Bullyingaren inguruko tailerrak eskainiko dituzte datorren astean, Zarautzen

Elena Marguello 2022ko martxoaren 21a

Martxoaren 28an eta 31n egingo dituzte haur eta nerabeen gurasoei zuzendutako bullying-egoerak minimizatzeko ingurune seguruak nola sortu tailerrak, Oteiza Lizeo Politeknikoan.

Datorren astean, martxoaren 28an eta 31n, eskainiko dituzte Treba Gurasoak taldekoek Bullying-egoerak minimizatzeko ingurune seguruak nola sortu tailerrak, 18:00etan hasita. Haur eta nerabeen gurasoei zuzendutako tailerra izango da Izaskun Lopez de Torre trebatzaileak eskainiko duena, eta Zarauzko Oteiza Lizeo Politeknikoko 203 gelan izango da saioa, euskaraz.

Internet bidez nahiz astelehenetik ostiralera 17:00etatik 20:00etara eman daiteke izena Zarauzko Gazte Informazio Bulegoan. Tailerrari buruzko informazio gehiago lortu daiteke 943-00 51 22 telefono zenbakira deituta edota gazteria@zarautz.eus helbidera idatzita.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide