Zarauzko Errotazar, Irita eta Amillubi guneetako antolamendu proposamenak aurkeztuko dituzte etzi

Aritz Mutiozabal 2022ko martxoaren 14a

Udalak bi saio informatibo antolatu ditu asteazkenerako herritarrei Errotazar, Irita eta Amillubi guneei eragingo dieten antolamendu-proposamenak eta aukerak azaltzeko. Saioak udalbatzar aretoan izango dira, arratsaldez, eta herritarrek galderak, ekarpenak edota iradokizunak egin ahal izango dituzte.

Hauek dira landuko dituzten proposamenak:

  1. Errotazar (sektorekatze-plana): Abendañoko industria gunea zabaltzea. 18:00etan izango da saioa.
  2. Irita eta Amillubi (plan orokorra aldatzea): Hezegunea berreskuratzea, ekipamenduak (autobus geltokia, zuzkidura-bizitokiak) eta etxebizitzak (babes publikokoak eta libreak). 19:00etan izango da saioa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide