Auritz Mendiak eta Izaro Etxarrik irabazi dute kadeteen XXXI. Zarauztarra Saria

Elena Marguello 2022ko martxoaren 12a

130 inguru txirrindularik hartu dute parte lasterketan. Auritz Mendia izan da mendiko sariaren irabazlea, eta taldeetako saria Caja Rural-Ikolan-Beasain taldeak jaso du.

45 kilometro inguruko lasterketa osatu dute gaur 130 inguru txirrindularik. 10:30ean eman diote hasiera lasterketari Duke Enea parkearen parean, eta helmuga ere bertan izan da.

Kadete mutiletan Auritz Mendia izan da gaurko garailea; Egoi Agirrezabala izan da bigarren eta Ivan Gomez hirugarrena. Nesketan, berriz, Izaro Etxarri izan da helmugara iristen lehenengoa, Irati Aranguren bigarrena eta Naiara Espinosa hirugarrena. Mendiko saria ere Auritz Mendiarentzat izan da, eta taldeetako saria Caja Rural-Ikolan-Beasain taldeak jaso du.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide