Larunbaterako zuhaitz landaketa antolatu du Lurgaiak Aian

Aitziber Arzallus 2022ko martxoaren 10a

Bertako zuhaitzak landatuko dituzte. 09:00etan jarri dute hitzordua Izeta sagardotegiko aparkalekuan, eta 13:30era arte luzatuko da ekintza. Parte hartu nahi dutenek aurrez izena eman beharko dute 'info@lurgaia.org' helbidera mezua idatzita. Mendiko botak, kantinplora eta hamaiketakoa eramateko eskatu dute antolatzaileek. Zarauzko Arkamurka natur taldeak landaketan parte hartzeko deia egin die herritarrei.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide