Istripua gertatu da Bizkaia kalean gaur eguerdian, 13:50 aldera, txirrindulari batek eta auto batek elkar jo eta gero. Antza denez, ezbeharra gertatu den tokira azkar bertaratzeko aukera izan du han inguruan zebilen anbulantzia batek, eta osasun zerbitzuak zauritutako pertsona artatu dute. Istripua gertatu izanaren ondorioz, trafikoa desbideratu behar izan dute udaltzainek tarte batean.