Txinpirin eta Zarautz Txiki abesbatzak izan ziren lehenak kaleak alaitzen, eta haiekin batera atera ziren Zarautz Trik kultur elkarteko trikitilariak ere. Ondoren, Zarautz Abesbatzakoen txanda izan zen. Giroa petral samarra zegoen eta euria bota zuen tarteka, baina horrek ez zituen abeslariak isildu, eta giro goxoa sortu zuten doinu ederrak abestuz.
Iñurritza, berriz, kopla zahar eta berriz alaitu zuten atzo iluntzean. Arrai Zopa abesbatzako kideak atera ziren makilak astintzera, eta haien kantuen tartean, Aner Peritz eta Uxue Alkorta bertsolariak aritu ziren koplaka. Ikusgai dago hemen herritar batek grabatutako bideoa.