'Aita Mari' erreskate ontziak jasoko du Sabino Arana saria

Onintza Lete Arrieta 2022ko urtarrilaren 15a

Urtarrilaren 30ean egingo dute sariak banatzeko ekitaldia, Bilboko Arriaga antzokian. Erreskate ontziaz gain, 2021eko saridunak izango dira Luis Ugalde jesulaguna, Amaiurko Gaztelu elkartea, Bidasoa kirol taldea, Basque Culinary Center eta Luis Mari Bengoa kazetaria ere.

Sabino Arana fundazioak jakinarazi du nortzuk jasoko duten 2021eko Sabino Arana saria, eta horien artean dago egoitza Zarautzen duen Itsas Salbamendu Humanitarioren Aita Mari erreskate ontzia. Sari banaketa ekitaldia urtarrilaren 30ean izango da, Bilboko Arriaga antzokian.

Luis Ugalde jesulaguna, Amaiurko Gaztelu elkartea, Bidasoa kirol taldea, Basque Culinary Center eta Luis Mari Bengoa kazetaria ere sarituko ditu fundazioak.

Fundazioaren esanertan, "giza eskubideen aldeko elkartasun borroka nekaezin eta etengabeagatik" saritu dute Aita Mari ontzia. "Migrazio ibilbide arriskutsu hori erabiltzen dutenen bizitzaren jagole bihurtu da mundu guztiaren begien aurrean, eta agerian utzi du migrazio politika txarrak gainditu behar ditugula".

2018tik ari da Zarautzen sortutako proiektua pertsona migranteak erreskatatzen Mediterraneo itsasoan. Hain justu, 2021eko abendu hasieran estreinatu zuten Aita Mari dokumentala.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide