Euskadiko PPko ordezkariek Iruretagoiena zena izan dute gogoan gaur Zarautzen

Aritz Mutiozabal 2022ko urtarrilaren 10a

Arrosategi parkean omenaldi xumea egin nahi izan diote alderdikideek Jose Ignazio Iruretagoiena PPko zinegotzi izandakoari. Atzoko egunez hil zuen ETAk orain 24 urte.

Carlos Iturgaitz gidari zutela, Euskadiko PP alderdiko hainbat ordezkarik omenaldi xumea egin nahi izan diote gaur 11:00etan Jose Ignazio Iruretagoiena zenari Zarautzen, Arrosategi parkean.

Atzo 24 urte bete ziren ETAk PPko zinegotzi zarauztarra hil zuela, eta alderdi popularrak gertakari lazgarri hura ez du ahaztu nahi izan. Horrenbestez, gaur Arrosategi parkeko oroigarriaren aurrean elkartu dira, Iruretagoienaren memoria gogora ekarriz.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide