Ostiralero, gainera, 12:00etatik 13:00etara asanblada irekia egingo dute, eta bilera horretan erabakiko dute hurrengo asteko ordutegia. Dandak azaldu duenez, igandero jakinaraziko dute hurrengo asteko ordutegia sare sozialen bidez.
Danda Gazte Asanbladaren ekimenez, Putzuzulo gaztetxean ikasgela zabaltzeko antolatzen aritu dira abenduan zehar, eta aste honetan jarri dute erabilgarri. Lehen aste honetan, 09:00etatik 13:00etara dago zabalik, astelehenetik ostiralera.