COVID ziurtagiriari ez! Ez dugu onartuko! lelopean, hainbat zarauztar bildu zen atzo arratsaldean, Urtezahar egunean, 18:00etan, Lege Zaharren enparantzan. Ordu erdiko elkarretaratzea egin zuten indarrean den"ziurtagiri baztertzailearen aurka". Gauza bera egin zuten Orion, herriko plazan, bilkura musikarekin alaitu. Getarian ere kontzentrazioa deitu zuten.
COVID ziurtagiriaren aurkako bilkura Orion.