Eskualdeko hiru bikote lehiatuko dira bihar Binakako Harri-jasotze Txapelketako finalean

Aritz Mutiozabal 2021eko abenduaren 30a

Egur Sport enpresak antolatutako jaialdian neurtuko dituzte indarrak, Asteasuko Usarrabi frontoian, 17:00etatik aurrera.

Binakako Harri-jasotze Txapelketako finala jokatuko dute bihar, Urtezahar egunez, Asteasuko Usarrabi frontoian. Aurrez aurre, eskualdeko harri-jasotzaileak ariko dira nor baino nor txapela helburu dutela, hiru bikotetan banatuta: bata, Gorka Etxeberria oriotarrak eta Jokin Eizmendi zarauztarrak osatutako izango da; bigarrena, Mikel Lopetegi Urra eta Iñigo Eizagirre Eiza zarauztarrek; eta hirugarrena, Xabat Olaizola zarauztarrak eta Jon Unanue Goenatxo III.a azkoitiarrak; Olaizolak Aimar Galarraga oriotarra ordezkatu du txapelketa honetan.

Finalera sailkatzeko bi kanporaketetako lan berdinak egin beharko dituzte parte hartzaileek, baina kasu honetan harri bakoitzarekin hiru minutuko denbora tartean. Erabiliko dituzten harriak, berriz, ondorengoak: 150 kiloko laukizuna bikoteko batek, 125 kiloko kopa bikoteko batek, eta biak elkarrekin 113 kiloko kubiko eta 100 kilo bolarekin.

Egur Sport enpresak antolatutako herri kirol jaialdia izango da, eta binakako harri-jasotzeaz gain, beste lau txapelketa jokatuko dira 17:00etatik aurrera.  Gizonezkoen Urrezko Aizkolarien Kopa, eta Emakumezkoen trontza, ingude eta aizkora txapelketak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide