Gaur jarriko dituzte salgai Go!azen kontzerturako sarrerak Zarautzen

Aritz Mutiozabal 2021eko abenduaren 26a

Aritzbaltalde frontoiko lehiatilan erosi ahal izango dira arratsaldean, eta pertsonako lau sarrera eskuratu ahal izango da.

Haur Kultur Taldeak ETBko Go!azen telesail arrakastatsuko pertsonaien kontzertua antolatu du Gabon hauetarako. Hain zuzen ere, urtarrilaren 7an izango daizango da emanaldia, ostiralarekin, Aritzbatalde kirolegian. Bi saio eskainiko dituzte: bata, 17:45ean eta, bestea, 19:45ean.

Sarrerak gaur jarriko dituzte salgai kiroldegiko leihatilan —frontoikoan—, 15:30etik 19:30era bitartean, 8 euroan. Gehienez ere pertsonako lau sarrera salduko dira, eta eskudirutan ordaindu beharko da. Sarrera guztiak salduko ez balira, geratzen direnak Gaztelekuan jarriko dituzte salgai bihartik aurrera, astelehenetik ostiralera, 17:00etatik 20:00etara.

Emanaldiko egunean, osasun egoera eta agintariek hartutako neurriak direla medio, 12 urtetik gorakoei COVID pasaportea eskatuko zaie.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide