Urola Kostako kirolariek emaitza bikainak lortu dituzte asteburuan Santanderren jokatu duten crossfit txapelketa batean

Aitziber Arzallus 2021eko abenduaren 6a

Aitor Azpiazu eta Jon Lapeira azpeitiarrek eta Lierni Osa eta Erika Sanchez zarauztarrek taldekako lehia irabazi dute, eta Inaxio Illarramendi eta Ander Garate zarauztarrek, gizonezkoen bikotekakoa.

Asteburuan Pro Games Fitness Championship crossfit txapelketa jokatu dute Santanderren (Kantabria, Espainia), eta Urola Kostako kirolariak nagusi izan dira bi modalitatetan: taldekakoan eta gizonezkoen bikotekakoan, hain justu. Taldekako lehian, Aitor Azpiazu eta Jon Lapeira azpeitiarrek eta Lierni Osa eta Erika Sanchez zarauztarrek osatutakoa izan da denetan onena; eta gizonezkoen bikotekakoan, Inaxio Illarramendi eta Ander Garate zarauztarrek jantzi dute txapela. Joanes Otamendi azpeitiarrak ere parte hartu du txapelketan arrasatear batekin bikotea osatuta, baina horiek ez dute podiumera igotzerik lortu. Lorpenekin gustura, asteburu bikaina izan dela adierazi dute irabazleek, eta gogor entrenatzen jarraituko dutela horrelako gehiago etor daitezen.
Azpeiti eta Zarauzko lau kirolariak erdian, podiumeko lehen koskara igota.
 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide