Surf Egokituko Munduko Txapelketara bidean da Aitor Frantzesena zarauztarra

Aritz Mutiozabal 2021eko abenduaren 4a

Hilaren 6tik 11ra, Surf Egokituko Munduko Txapelketa jokatuko da Kalifonian (AEB), Los Angeles eta San Diego arteko Pismo Beach hondartzan. Gallo bertan lehiatuko da Espainiako selekzioarekin, Surf Vision Impairment 1 kategorian. Iazko garaipena berretsi nahiko du surflari zarauztarrak.

2020an bigarren aldiz munduko txapeldun izan zen; 2016an lortutako balentria berretsi zuen Gallok, eta beste behin balentria egin zuen Kaliforniako La Jolla hondartzan (AEB), nagusitasun osoz. Aurten, berriro saiatuko da, urtea behintzat ongi doa beretzat: Espainiako Txapelketa irabazi zuen iraila bukaeran Galizian.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide