Ohorezko euskaltzain izendatu dute Anjel Lertxundi eta euskaltzain urgazle Mikel Morris

Amaia Urbieta Arruti 2021ko aza. 30a, 12:46

Bi zarauztar daude Euskaltzaindiak izendatu berri dituen urgazle eta ohorezkoen artean. Denera, hemeretzi urgazle eta 26 ohorezko berri izendatu zituzten ostiraleko osoko bilkuran.

Osoko bilkura egin zuen Euskaltzaindiak joan den ostiralean Iruñean, eta bertan hemeretzi urgazle eta 26 ohorezko berri izendatu zituen. Tartean dira Anjel Lertxundi Zarauzko bizilagun oriotarra, eta Mikel Morris Zarauzko bizilagun estatubatuarra, hain zuzen ere, ohorezko euskaltzain izendatu dute Lertxundi, eta euskaltzain urgazle Morris.

Gipuzkoako, Ipar Euskal Herriko eta Bizkaiko urgazleak izendatu dituzte oraingo saioan, 2015ean izendatu baitzituzten Arabakoak eta 2016an Nafarroakoak. Azken ohorezko euskaltzainak, berriz, 2018an izendatu zituzten.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide