Pertsona errefuxiatuen aldeko azokarako objektuak biltzen ari da Hotz Zarautz

Amaia Urbieta Arruti 2021ko aza. 28a, 13:57

Abenduaren 10era arte, herritarrek etxean alde batera utzita dituzten baina egoera onean dauden objektuak jasoko ditu Hotz Zarautzek, Gabonetako azoka prestatzeko.

Pertsona errefuxiatuen aldeko bigarren eskuko elkartasun azoka antolatu du beste urte batez Hotz Zarautz elkarteak. Horretarako, deia egin die herritarrei beren etxeetako armairu eta ganbarak berrikusteko eta alde batera utzita dituzten objektu erabilgarriak azokan uzteko. Ekarpenak abenduaren 10era arte jasoko dituzte, Patxiku kaleko 5. zenbakian (Milar Visson denda zegoen tokian), astelehenetik larunbatera, 11:00etatik 13:30era eta 17:00etatik 20:00etara.

  • Altzairu txikiak eta apaingarriak.
  • Ontziteria eta beirateria.
  • Oherako edo mahairako oihalak.
  • Objektu bitxiak.
  • Margolanak eta ispiluak. 
  • Lanparak.
  • Vintage arropa.
  • Osagarriak (poltsak, gerrikoak, bitxiak...)

Gainerati dute azokarako baliagarri izan daitezkeen bestelako objektuak ere jasoko dituztela, baina libururik ez dutela hartuko. Azpimarratu dute garrantzitsua dela objektuak egoera onean egotea eta garbiketa edo konponketarik behar ez izatea.

Azoka, abenduaren 11tik aurrera

Objektuak jasoko dituzten lokal berean, Patxiku kaleko 5. zenbakian, zabalduko dute azoka abenduaren 11n. Urtarrilaren 5era arte egongo da zabalik, 11:00etatik 13:30era eta 17:00etatik 20:00era. Urtero bezala, ateratzen dituzten irabaziak pertsona errefuxiatuei laguntzera bideratuko ditu Hotz Zarautz elkarteak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide