Bi urtez hitzordua atzeratu behar izan badute ere, badauka data hurrengo Zarauzko Triatloiak: 2022ko ekainaren 11n izango da lehia handia. 2020ko triatloirako izen-ematea mantendu zuen Zarauzko Triatloi elkarteak parte hartzaileei horretarako aukera eskainita, eta aurre izen-ematerako aukera zabaldu zuen.
Denera, 1.450 lagunek eman dute izena 250 dortsalen zozketan, eta ostiral arratsaldean ausaz aukeratutako zenbaki batek hala erabakita, 82tik 331ra bitarteko zenbakidunek eskuratuko dituzte dortsal preziatuak.