Kontsultagai daude alokairuko etxebizitzen esleipen prozeduran onartutakoen eta baztertutakoen zerrendak

Amaia Urbieta Arruti 2021eko azaroaren 17a

Zarauzko Aldapeta eraikinean Babes Ofizialeko Etxebizitzak alokairuan esleitzeko prozedura martxan da. Hamasei etxebizitza esleituko dituzte guztira.

Urriaren 26an zabaldu zuen epea Etxebidek izena eman ahal izateko Zarauzko Aldapeta eraikinean Babes Ofizialeko Etxebizitzak alokairuan esleitzeko prozeduran. Behin epe horiek amaituta, gaur jarri ditu kontsultagai Etxebidek prozeduran onartutakoen eta baztertutakoen zerrendak. Interesdunek hemen kontsultatu ditzakete zerrendak.

Guztira, alokairuko hamasei etxebizitza esleituko dituzte prozedura honetan, bederatzi bi logelakoak, eta zazpi hiru logelakoak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide