Zarautz Kantuan elkarteak antolatuta, kantujira izango da bihar herriko kaleetan zehar. 12:00etan abiatuko dira abeslariak udaletxe aurretik, eta 14:00ak arte kalez kale arituko dira kantuan. Hilario Epelde zarauztarrak egingo ditu zuzendari lanak, eta Zarautz-Trik taldeko trikitilari eta pandero-jotzaileek musikatuko dituzte ahotsak.