Ortzaikako irudiak:
Urdanetako irudiak:
Datozen egunetako egitaraua:
ORTZAIKA (ORIO)
Gaur
- 10:00. Meza.
- 11:30. Hamaiketakoa bertsolariekin. Markel Eizagirre eta Julen Zulaika ariko dira kantari.
- 21:00. Mutil-ardoko afaria beteranoekin.
Bihar
- 22:30. Mus txapelketa (Izen ematea 22:00etan, 25 euro bikoteko).
- 23:00. Iñorkinak taldearen kontzertua.
- 00:30. Dj Aros.
- Ondoren, Dj Tobal goizalderarte.
Etzi
- 05:00. Baratzuri zopa jana.
- 06:00. Oilasko biltzea.
- 17:00. Iago Magoren ikuskizuna eta ondoren txokolatada.
- 21:00. Erromeri afaria bertsolariekin (txartelak salgai 20 eurotan Olidenen eta Kutixin bihar arte). Bertsolariak: Aratz Igartzabal eta Iban Urdangarin. Trikitilariak: Izer eta Alabier.
Azaroak 14, igandea
- 12:00. Herri kirolak. Auzoko gazteen desafioa. Ondoren, pentatloia: Iñaki Errazkin Kepa Peñagarikanoren aurka.
- 14:00. Bailarako bazkaria, Jagoba eta Maddalen trikitilariekin.
URDANETA (AIA)
Bihar
- 21:30. Bertso afaria, Indamendi elkartean, Angel Mari Peñagarikano eta Unai Agirre bertsolariekin, Danel Olano gai jartzailearen esanetara. Elizagoien ahizpak ere han ariko dira afalostea girotzen.
- Ondoren, erromeria goizaldera arte, Indamendi elkartean bertan. Ximor taberna ere zabalik egongo da.
Etzi
- 16:00. Mus txapelketa, Indamendi elkartean.
- Ordu berean, ume jolasak, frontoian. Txokolate beroa ere izango da, nahi dutenentzat.
- Gauean, Ximor taberna zabalik izango da parranda gogoa dutenentzat.
Azaroak 14, igandea
- 11:00. Jubilatuen ospakizuna, elizan.
- 11:00. Auzotarren I. Pilota Txapelketaren finalak.
- 13:00. Herri kirolak. Izeta harri-jasotze eskolako harri-jasotzaileen erakustaldia. Han izango dira Hodei Iruretagoiena Izeta IV.a, Mikel Lopetegi Urra, Jakes Iruretagoiena Izeta V.a eta Lierni Osa. Aizkolariak ere izango dira: Andoni Iruretagoiena Izeta VI.a eta Biurri. Eta hori guztia Izer eta Alabier trikitilariek girotuta.
- Ondoren, auzoko nagusien bazkaria Indamendi elkartean, Sebastian Lizaso eta Andoni Egaña bertsolariekin eta Izer eta Alabier trikitilariekin.
- Bazkalostean, bertso-saioa eta trikiti-saioa elkartera azaltzen diren guztientzat.
- 18:00 aldera, kalejira, tabernaz taberna, bertsolari eta trikitilariekin.
- Jarraian, erromeria Izer eta Alabier trikitilariekin 22:30 aldera arte.
- Festak bukatzeko, patata dantza lehiaketa eta traka zaratatsua.