Bizikleten akrobaziekin gozatu dute zarauztarrek

Aritz Mutiozabal 2021eko urriaren 16a

Freestyle Bike Show ikuskizunaz gozatu zuten haur, gazte eta helduek atzo arratsaldean, Funbox Factory taldearen eskutik, Aritzbatalde pilotalekuan. Bizikletekin eta roller patinekin jauzi akrobatikoak ez ezik, trial modalitateko erakustaldi entretenigarria eskaini zuten. Udazkenak ere gazte! ekimenaren barruan Gazteria Departamentuak antolatutako lehen ekitaldia izan zen, Nogen taldearen iluntzeko kontzertuarekin batera.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide