Arraza Libreko XIII. Ardi Txakur Txapelketa jokatuko dute larunbat honetan Zarautzen

Onintza Lete Arrieta 2021eko urriaren 14a

Sei parte hartzaile ariko dira lehian, tartean Peio Segurola matxinbentarra eta Gaizka Etxaniz azkoitiarra 'Argi' eta 'Nai' txakurrekin, eta omenaldia ere egingo dute, orain arte txapelketaren antolatzailea izan den Jose Luis Saizar zarauztarrari aitortza egingo diotelako.

Artzai txakur txapelketa bat Aizarnazabalen

Larunbat honetan, urriaren 16an, ospatuko da hamahirugarrenez Arraza Libreko Ardi Txakur Txapelketa herrian. Beste urteetan Kortazar eremuan egin izan da txapelketa, baina aurten Itxasmendi auzora lekualdatu dute, eta Iritan izango da hitzordua, 17:30ean hasita.

Sei parte hartzaile ariko dira lehian: Peio Segurola (Matxinbenta, Azpeitia) Argi txakurrarekin, Aitor Urien (Abadiño) Jack-ekin, Juan Ignacio Irakulis (Etxano) Beltz-ekin, Gaizka Etxaniz (Azkoitia) Nai-rekin, Mikel Aizpurua (Oiartzun) Argi-rekin, eta Javier Gaztañaga (Antzuola) Artzai-rekin.

Epaile lanak Mikel Garatek eta Bittor Bengoetxeak egingo dituzte.

Txapelketan bertan omenaldiei ere egingo diete tartea. Izan ere, orain arte txapelketa antolatu izan duen Jose Luis Saizar zarauztarrari aitortza egingo diote antolatzaileek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide