'Punctum' izeneko erakusketa zabaldu dute Zarautzen, Torre Luzean

Aritz Mutiozabal 2021eko urriaren 2a

Punctum izeneko erakusketa inauguratu zuen Pedro Gaztañaga margolari ordiziarrak ostegun arratsaldean, Zarauzko Torre Luzea aretoan.

Kolore bizi eta deigarritan jasotako erretratu errealistak paratu ditu artistak, horiek denak formatu handiko koadrotan, nolabaiteko ziztada sorrarazi nahian.

Erretratuetan denetariko aurpegi ezagunak daude ikusgai: Almudena Fernandez, Maximo Huerta, Blanca Cuesta edo Iñaki Osa Goikoetxea bezalako kirolariak.

Erakusketa urriaren 24ra arte egongo da ikusgai, egunero eta doako sarrerarekin, 18:00etatik 20:00etarako

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide