Xabier Lizardiren 'Bihotz-begietan' liburua berrargitaratu dute

Mireia Galarza Bastida-Aritz Mutiozabal 2021ko ira. 24a, 09:29

Zarauzko Udalaren laguntzarekin, Susa argitaletxeak kaleratu du edizio berritua. Anjel Lertxundik hitzaurrea idatzi du eta Zuhar Iruretagoiena artista arduratu da ilustratzeaz.

Susa argitaletxearekin elkarlanean, Xabier Lizardiren Bihotzbegietan poema liburuaren edizio berria sustatu du Zarauzko Udalak. Azken urteetan, idazle zarauztarraren poema liburu hau deskatalogatuta zegoen, eta joan den apirilean poetaren jaiotzaren 125. urteurrena ospatu zela kontuan hartuz, eta nolabait baliatuz, liburuaren argitalpen berria kaleratu dute.

Atzo egin zuten edizio berrituaren aurkezpena udalbatzar aretoan, eta bertan izan ziren udaleko ordezkariak, Susa argitaletxeko editore Leire Lopez Ziluaga, Zuhar Iruretagoiena artista, Anjel Lertxundi idazlea eta Lizardi familiaren ordezkari Iñigo Agirre, besteak beste.

1932an argitaratu zuen Lizardik Bihotz-begietan poema liburua, bera zendu baino urtebete lehenago. Euskal poesiaren erreferentziazko lana da; izan ere, bertan barnebiltzen ditu: Bihotzean min dutXabiertxoren heriotzaAsaba zaharren baratza eta Bultzi-leihotik bezalako olerki handiak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide