Sanmigeletako ekitaldiak izango dituzte Zarauzko Itxasmendi auzoan

Urola Kostako Hitza 2021eko irailaren 23a

Dantzaldi bat antolatu dute larunbaterako, eta bakarrizketa bat iganderako. Txistulariek ere girotuko dute auzoa.

San Migel jaietako ekitaldiak izango dituzte asteburuan Zarauzko Itxasmendi auzoan. Larunbatean, dantzaldia izango dute 19:00etatik aurrera Sweet Sara Band taldearen eskutik. Igandean, berriz, El Peli komikoaren bakarrizketa izango da, 18:00etan hasita. Asteburuan zehar txistularien saioak ere izango dituzte.

Egungo osasun neurriak mantenduko dituztela azaldu dute antolatzaileek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide