Arrizabalagak, Peritzek eta Egañak sariak eskuratu dituzte Lazkao Txiki bertsopaper lehiaketan

Urola Kostako Hitza 2021eko irailaren 13a

Naia Arrizabalaga azkoitiarrak lehen saria eskuratu du gazteen mailan; helduen mailan, berriz, Aner Peritz zarauztarrak bigarren saria irabazi du eta Urko Egaña azpeitiarrak hirugarrena.

Lazkao Txiki bertsopaper lehiaketa jokatu zuten atzo, igandea, Ordiziako (Gipuzkoa) Barrena kultur etxean. Argi Berri elkarteak Ordiziako Udalarekin batera antolatu zuen atzoko saioa, 30. aldiz. Hainbat bertsolarik parte hartu zuten lehiaketan, eta eskualdeko hiru partaidek sariak eskuratu zituzten. Gazteen mailan, 14-18 urte artekoetan, Azkoitiko Naia Arrizabalaga izan zen garaile, Ez zatoz lanarekin. Era berean, helduen mailan, 18 urtetik gorako partaideen artean, Zarauzko Aner Peritz bigarren sailkatu zen, Hi ondo, eta ni? lanarekin; eta hirugarrena Urko Egaña azpeitiarrak, Barrutik kanpora lanarekin.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide