Irati Arzelusek eta Mirari Plazaolak irabazi dute Trikitilari Gazteen Zarauzko Txapelketa

Mireia Galarza Bastida 2021eko irailaren 2a

Bigarren sailkatuak Araitz Etxaniz eta Enaitz Alberdi azkoitiarra eta azpeitiarra izan ziren.

Atzo arratsaldean jokatu zen 41. aldiz Euskal Astearen barruan antolatu ohi den Trikitilari Gazteen Txapelketa. Sei bikote aritu ziren soinua jotzen, panderoa astintzen nahiz kantuan, eta Irati Arzelus eta Mirari Plazaola Lazkao eta Arrasateko bikoteak irabazi zuen txapelketa. Bigarren sailkatuak, berriz, Araitz Etxaniz eta Enaitz Alberdi azkoitiarra eta azpeitiarra izan ziren.

Alberdi eta Etxaniz atzoko txapelketan. (Mireia Galarza)

Gaur izango dute jarraipena kultura tradizionala ardatz duten Euskal Asteko txapelketek. 18:00etan, Bikote Gazteen Dantza Txapelketa egingo dute Modelo aretoan. Sarrera doakoa izango da, baina ordubete lehenago eskuratu beharko da Modeloko leihatilan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide