Askotariko proposamenen erakuslehio da Zarauzko Artisauen Azoka

Julen Imaz, Aritz Mutiozabal 2021eko abuztuaren 22a

Nahia elkarteak sustatuta, Artisauen Azoka egiten ari dira asteburu honetan Lege Zaharren enparantzan. Guztira, hamalau postu jarri dituzte, eta horien artean herriko ordezkariak ere badira. Kale o Bale serigrafia taldeko Miren Arangurenekin eta Panpoxak-eko Olaya Landarekin hitz egiteko parada izan du UKT-k.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide