Hamalau postu jarriko dituzte Artisauen Azokan

Aritz Mutiozabal 2021eko abuztuaren 21a

Zabalik egongo da gaur arratsaldean, eta bihar egun osoan, Lege Zaharren enparantzan.

Nahia elkarteak sustatuta, Artisauen Azoka izango da asteburu honetan Lege Zaharren enparantzan. Gaur, larunbata, 17:00etatik 21:00etara egongo da zabalik, eta bihar, berriz, 10:00etatik 21:00etara. Guztira, hamalau postu jarriko dituzte askoriko proposamenekin, behatzeko nahiz erosteko.

Zenbait berrikuntza izango direla jakinarazi du elkarteak, eta Zarauzko hainbat artisauk jarriko dituzte postuak. Besteak beste, bertan topatu ahalko dira serigrafia, makramez egindako pitxiak, umeentzako arropak, esku pelotak, jaboiak, ukenduak, pitxiak, oihalezko poltsak eta esmalteak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide