Eskualdeko lau harri-jasotzailek parte hartuko dute Igeldoko Harrian

Amaia Urbieta Arruti 2021eko abuztuaren 13a

134 kiloko harri baldarra ahal beste alditan altxatu beharko dute bost minuturen barruan. Faboritoen artean dira bi zarauztarrak.

Igeldoko Harria harri-jasotze txapelketa ezaguna jokatuko da bihar Donostian, Trinitate plazan, 19:00etatik aurrera. Bertan parte hartuko dute eskualdeko lau harri-jasotzailek; zehazki, Mikel Lopetegi Urra eta Jokin Eizmendi zarauztarrek eta Aimar Galarraga eta Gorka Etxeberria oriotarrek. 134 kiloko harri baldarra ahal beste alditan altxatu beharko dute bost minuturen barruan. 

Lehian ariko diren gainontzeko harri-jasotzaileak izango dira Paulo Larrañaga, Alex Merlo eta Beñat Telleria Telleria IV.a. Faboritoen artean dira bi zarauztarrak. Bolada onean dabil Urra, eta hala erakutsi zuen abuztu hasieran jokatutako Bi Harri Txapelketa irabazita. Eizmendik ez dizkio lanak erraz jarriko, ordea. Sei aldiz irabazi du Igeldoko Harria, eta zazpigarren txapelaren bila joango da biharkoan. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide