Getaria bigarren izan da Pedreñan jokatutako KAE1 ligako estropadan

Iñigo Gaiton 2021eko uztailaren 24a

KAE1 eta KAE2 ligetako estropadak jokatu dira gaur arratsaldean Pedreñan eta Pasaian, hurrenez hurren. Getariarrek lortu dute emaitzarik onena eskualdeko traineruen artean.

Pedreñan (Kantabria) KAE1 ligako estropada jokatu da 16:45ean, eta Getaria bigarren izan da. Zortzi segundoko aldearekin gailendu zaie Kaiku, baina oraindik ere, ‘Esperantza’ traineruak ligako líder izaten jarraitzen du. Estropada berean, Orioko B traineruak zazpigarren egitea lortu du, eta momentu honetan, bederatzigarren postuan dira ligan.

Sailkapena:

Kaiku 20:40:55
Getaria 20:48:30
Pedreña 20:53:52
San pedro 20:56,06
Arkote 20:56,06
San Juan 21:30,24
Orio 21:30,59
Castro21:33,36
Astillero 21:45,07
Camargo 21:56,83
Lapurdi 21:59,70

Zarautz zazpigarren Pasaian

KAE2ko traineruek Pasaian izan dute lehia arratsaldean, eta haien artean Busturialdea izan da onena. Zarauzko bigarren traineruak zazpigarren egin du, eta liga osatzen duten hamar traineruen artean, zazpigarren postuan daude sailkatuta.

Sailkapena:

Busturialdea21:09,26
Hondarribia21:11,22
Donostiarra 21:15,06
Portugalete21:15,56
Deusto 21:15,58
Mutriku 21:22,66
Zarautz 21:40,64
Santoña 22:27,34

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide