Topatu dute desagertuta zegoen urpekariaren gorpua

Urola Kostako Hitza 2021eko uztailaren 6a

Ertzaintzak jakitera eman duenez, desagertuta zegoen urpeko arrantzalearen gorpua aurkitu dute duela minutu gutxi. Santa Katalina itsasargiaren inguruan topatu dute erreskate taldeek, hura desagertu zen gunetik gertu.

Igande arratsaldeaz geroztik desagertuta zegoen 24 urteko urpeko arrantzale zarauztarraren bila jarri dira gaur goizean ere larrialdi zerbitzuak Lekeitio inguruko uretan. Ertzaintzaren eta Itsas Salbamenduaren helikopteroak eta Ertzaintzaren, Itsas Salbamenduaren eta Gurutze Gorriaren ontziak ari ziren lan horretan eta, gaur goizetik, baita AZTI zentro zientifiko-teknologikoaren barku bat ere. Azkenean, 13:30 aldera eman dute bere gorpuarekin.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide