Gaur jokatu dute Abanca Pantin Classic Galicia Pro surf txapelketako finala Galizian, eta gauzak ondo baino hobeto egin ostean, garaipena lortu du Adur Amatriain surflari zarauztarrak.
Ez da herriko parte hartzaile bakarra izan. Aritz Aranburu eta Ruben Vitoria ere bertan izan dira, baina biak kaleratzea lortu du Amatriain surflari gazteak, lehenengoa final laurdenetan eta bigarrengoa finalerdietan.
Bere aldetik, Nadia Erostarbe zarauztarrak ere parte hartu du emakumezkoen lehian, baina 16. txandan kaleratua izan da. Txanda berean galdu dute Anette Gonzalez eta Janire Gonzalez zumaiarrek ere.