Gaurkoan bai, oriotarrek erakutsi dute beren indarra Coruñako uretan: batetik, Euskotren ligan estropada irabazi dute emakumezkoek, eta bandera etxeratzea lortu dute, estropada bikaina eginda. Eta bestetik, gizonezkoak hirugarren sailkatu dira Eusko Label ligako bigarren jardunaldi honetan.
Eukotren ligan, atzoko arantza kentzeko asmo garbiarekin hasi du estropada Oriok, eta estropada buruan jarri da hasieratik. Lehen luzean, laster parean jarri zaizkio Donostia Arraun Lagunak eta Hondarribia, eta hala iritsi dira lehen ziabogara. Atzerago iritsi da Donostiarra puntu horretara.
Aurreneko ziabogan batera atera dira Orio eta Arraun Lagunak; berehala, ordea, aldeak etorri dira. Oriok indartsu egin du arraunean, eta pixkanaka atzean utzi ditu gainerakoak. Erraz irabazi du estropada, 05:52ko aldea kendu diolako Donostia Arraun Lagunaki. Atzo, ordea, Arraun Lagunak taldeak 05:48 segundo atera zizkion Oriori. Hala, bandera lau ehunenekok erabaki dute.
SAILKAPEN OROKORRA
| 1. | DONOSTIA ARRAUN LAGUNAK | 7 |
|---|---|---|
| 2. | ORIO ORIALKI | 6 |
| 3. | DONOSTIARRA LACTURALE | 5 |
| 4. | HONDARRIBIA BERTAKO IGOGAILUAK | 2 |
Eusko Label ligan emozioa azken unera arte
Bigarren tandan atera dira Orio Orialkiko mutilak, eta tanda irabaztea lortu dute, arraunean gogor eginda. Hiru segundo azkarrago ibili da bigarrena, Santurtzi (20:46,88) eta irabazleak, Urdaibaik, hamar segundo atera dizkio Oriori (20: 39,18).
Zarautz-Gesalaga-Okelan zortzigarren helmugaratu da, 21:02,40 eginda. Horiek ere hobetu egin dute atzoko emaitza, hamargarren egin baitzuten orduan.
Lehia ikusgarria egon da taldeen artean, bandera azken-azken unean erabaki baita. Izan ere, Hondarribia nagusitu zen atzoko estropadan, eta bazirudien hark lortuko zuela bi jardunaldiak kontuan hartuta garaipena. Ordea, gaur ez da fin ibili –hamargarren helmugaratu da 21:05,88 denbora eginda–, eta Urdaibaik lortu du gaurko estropada irabaztea. Bandera, berriz, Santurtzirentzat izan da.
Sailkapen orokorrean ere, estropadarik irabazi ez duen taldea jarri da buru, Santurtzi, bigarren eginda bai atzo, bai gaur.
SAILKAPEN OROKORRA
| 1. | SANTURTZI | 22 |
|---|---|---|
| 2. | ZIERBENA | 19 |
| 3. | DONOSTIARRA AMENABAR | 17 |
| 4. | BERMEO URDAIBAI | 16 |
| 5. | ORIO ORIALKI | 16 |
| 6. | GO FIT HONDARRIBIA | 15 |
| 7. | ARES | 12 |
| 8. | ONDARROA | 9 |
| 9. | CABO DA CRUZ | 9 |
| 10. | ZARAUTZ GESALAGA-OKELAN | 8 |
| 11. | LEKITTARRA | 7 |
| 12. | TIRAN | 6 |