Udaltzainek bi pertsona atxilotu dituzte Zarautzen lapurretak egin izana egotzita

Onintza Lete Arrieta 2021eko ekainaren 15a

Atzo arratsaldean atzeman zuten aurreneko atxilotua, ustez lapurtutako lau bizikleta zeramatzanean. Beste atxiloketa goizaldean izan da, ostalaritza establezimendu bateko kristala apurtu eta bertatik botilak lapurtzeagatik.

Zarauzko Udalak jakinarazi duenez, azken orduetan bi pertsona atxilotu ditu Udaltzaingoak, bi gertakarirekin lotuta. Aurreneko atxiloketa atzo arratsaldean izan zen. Ustez lapurtutako lau bizikleta zeramatzan pertsona bat harrapatu eta atxilotu zuten udaltzainek Mitxelena kalean.

Bigarren atxiloketa goizaldean egin dute. Udaltzaingoaren arabera, Itsasmendi auzoko ostalaritza establezimendu bateko kristala apurtu zuen atxilotuak, eta bertatik botila batzuk lapurtu zituen.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide