Gipuzkoako Aulki Mugikorreko Txapelketa jokatu da gaur, larunbata, Legutioko uretan. Orio Arraunketa Elkarteak 20tik gora ontzi aurkeztu ditu hitzordura, eta emaitza bikainak eskuratu dituzte. Guztira, hamahiru dominarekin itzuli dira Oriora: bost urrezko, eta zilarrezko eta brontzezko launa. Zarautz Arraun Elkarteak, berriz, lau domina eskuratu ditu gaur jokatutako estropadan, eta zilarrezko domina batekin eta brontzezko hirurekin itzuli dira Zarautzera.
Bihar, igandea, hitzordu garrantzitsua izango dute Zarauzko eta Orioko arraunlariek: Lekeitioko Traineru Test Estropadak jokatuko dituzte, 11:00etatik aurrera.
Ikusi gaurko sailkapena hemen.