Bihar, apirilak 26, beteko dira 84 urte Espainiako II. Errepublikaren kontra altxatutakoen aliatuek, Alemania naziaren eta Italia faxistaren armadek, Gernikako herria (Bizkaia) bonbardatu zutela. Sarraski hura irudikatuz Pablo Picassok margotu zuen Guernica lanaren txokolatezko erreplika egin dute Arabako, Gipuzkoako eta Bizkaiko gozogile artisauen Euskal Gozogileak federazioko kideek, tartean Azpeitiko Egaña eta Txintxu zein Zarauzko Sayalero gozotegietako arduradunek, eta dagoeneko Gernikan da lana.
Gaur, igandea, jarri dute ikusgai Picassoren obraren xehetasun guztiak eta neurri bera dituen txokolatezko koadroa Gernikan. Dena den, beste hainbat lekutan jarriko dute ikusgai hemendik aurrera, eta lehenengo geldialdia Bilboko Azkuna Zentroan egingo du lanak.