Telmo Esnalen 'URtzen' filma emango dute datozen egunetan Zarautzen

Amaia Urbieta Arruti 2021eko apirilaren 21a

Bihar izango da estreinaldia, eta zinemagile zarauztarrak aurkeztuko du emanaldia Modelo aretoan.

https://www.youtube.com/watch?v=FoTrY4BP1AA

Pablo Azkue zarauztarrak idatzitako ipuin batean du oinarria Telmo Esnalen URtzen filmak. 2020KO Donostiako Zinemaldian estreinatu zuen lana zinemagileak, eta Lurra saria irabazi zuen.

Modelo aretoan izango da ikusgai zarauztarren filma datorren ostegunetik astelehenera bitartean. Larunbatean, Berri Txarrak musika taldearen ibilbideari buruzko Dardara filma ere eskainiko dute. Hemen ikusgai emanldien ordutegia:

Bihar, osteguna:

  • 19:00etan URtzen (estreinaldia, Telmo Esnalek aurkeztua).

Etzi, ostirala:

  • 19:00etan URtzen.

Apiriak 24, larunbata:

  • 17:00etan URtzen.
  • 19:15ean Dardara.

Apirilak 25, igandea:

  • 19:00etan URtzen.

Apirilak 26, astelehena:

  • 16:15ean URtzen.
  • 19:00etan URtzen.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide