Talka egin dute bi ibilgailuk Zarautzen, eta pertsona bat zauritu da

Dorleta Agiriano Lai 2021eko apirilaren 16a

Trafiko istripu bat izan da gaur Zarauzko ordainlekutik hurbil, 16:00 aldera. Hain zuzen, AP-8ko 38. kilometroan egin dute talka auto batek eta furgoneta batek, Irungo noranzkoan. Ertzaintzaren arabera, arin zauritu da gidarietako bat, eta Donostiako Ospitalera eraman behar izan dute. Une honetan irekita dago bidea, eta ohikoa da zirkulazioa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide