Karlos Argiñanori eman diote Espainiako Telebistako Saria

Urola Kostako Hitza 2021eko apirilaren 13a

Espainiako Gobernuko Kultura eta Kirol ministro Jose Manuel Rodriguez Uribesek sare sozialen bidez jakitera eman duenez, Karlos Argiñanori eman diote 2021ko Telebistako Espainiako Saria.

Ministroak azpimarra berezia egin du sukaldariaren ibilbide luzeko profesionaltasunean, eta, era berean, gastronomiaz kultura egitea eta bere umorea baloratu ditu. Aitortza honek 30.000 euroko sari ekonomikoa du.

Karlos Argiñano, 2017an.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide